2019(e)ko urriaren 11(a), ostirala

BARRASKILOA

Baratzean aurkitutako barraskiloak gelara ekarri eta zientifikoak bezala ukitzen eta behatzen aritu gara. 
Hau ikusi dugu:

-Gaileta, udarea eta
letxuga eman dizkiegu 
jateko baina bakarrik
letxuga jan dute.

-Barraskilo handiaren maskorra gogorra da baina barraskilo txikiarena biguna.



-Gorputza biguna da eta mukia botatzen du arrastaka hobeto ibiltzeko.

-Goraka eta beheraka arrastaka ibiltzen da eta marra bustiaren aztarna uzten du lurrean. 
                                                    


-Kaka egiten du.




Bideoak ikusi ditugu barraskiloa nola ugaltzen den jakiteko.


Barraskiloren bat hil zaigu eta interneteko bideo bat ikusi dugu jakiteko nola zaindu behar ditugun. Azkenean jakin izan dugu bizitzeko eta ez lehortzeko hezetasuna behar dutela, horregatik baratzetik lurra hartuz terrariuma egin diegu gustura egoteko.                

                                                               












Jateko ahia prestatu diegu, hau da, barraskiloek jaten duten pentsu moduko jana. Bideoak dionez oso ona omen da bere maskorra indartzeko.
Horrela egiten da:
   


Hasteko irina eta ogi birrindua ontzi batera bota.

                                  

                   



                                  Gero arraultzen azalak puskatu.


                                                     Urarekin ongi nahastu.

           
Resultado de imagen de on egin


ADISKIDETASUNA LANTZEN

Ipuina baloreak lantzeko oso tresna baliagarria da eta gelan adiskidetasuna eta maitasuna lantzeko ipuin ezberdinak erabili ditugu. Horien protagonisten istorioak entzuterakoan haurrek egoera horiek beraien bizipenak, kezkak eta beldurrekin identifikatzen dituzte elkarrizketa politak sortzen diren bitartean. 


Eskuzabaltasuna, elkartasuna, 
ulermena, leialtasuna, errespetua eta horrelako 
baloreak landu ditugu, izan ere, baloreen sustapenari lehentasuna ematen diogu. Modu honetan urteak pasa ahala, beraien egunerokotasunean baloreak identifikatzeaz gain, poliki poliki beraien egunerokotasunean noiz erabili ikasiko dute.





"Barraskilo" ipuina aukeratu dugu eta antzerkia prestatu dugu elkarrekin ongi pasatzeko. Beti elkarlanean,nola ez!.







2019(e)ko irailaren 11(a), asteazkena

LURREN URTEBETZEA

Lur poz-pozik sartu da gelara. Nola ez!  4 urte bete ditu eta ze nolako bizkotxo gozoa ekarri du lagunekin ospatzeko. Bai gozoa!
Zorionak potxola!
                                                             





2019(e)ko irailaren 10(a), asteartea

IKASTURTE BERRIA, JAKINGURA BERRIAK

Berriro gogoz elkartu gara. Gauza asko genituen elkarri esateko eta asko hitz egin dugu gure oporraldietaz. Haur Hezkuntzako 2. mailan gaude eta beste gela batean pasako dugu ikasturtea elkarrekin. 
Hitz egiteko gogoa izan dugu baina jolasteko ere. Ezetz jakin zein den aukeratu dugun jolasa!                                                    



                                                                           

2019(e)ko ekainaren 25(a), asteartea

IKASTURTEARI AGUR


Irailean hasitako bidaia amaitu da. Esperientzia politak bizi izan ditugu eta familia txiki bat osatu dugu hasierako helburuak soberan gaindituz.
Jakin ezazue horretan familiok zer ikusi handia izan duzuela eta bihotz- bihotzez eskertzen dizuet eskatutako momentuetan beti prest agertu zaretelako. 
Orain oporrak disfrutatu eta ez ahaztu!, irailean berriz elkar ikusiko dugu.
Ha finalizado el curso. Hemos vivido experiencias muy enriquecedoras en la pequeña familia que ha surgido y hemos superando con creces los objetivos iniciales propuestos. En ello las familias habéis tenido un papel primordial y os agradezco la disponibilidad y vuestra ayuda.
Ahora disfrutad de las vacaciones y nos olvidéis que en septiembre volveremos a encontrarnos.

                                                  

2019(e)ko ekainaren 23(a), igandea

LUR ASTEKO PROTAGONISTA

Ikasturtea bukatzearekin batera Lurrek, gure azkeneko protagonista, bere lana primeran burutu du. 

                                                         




Bere istoria kontatu digu, lotsa gaindituz jarduera batzuren protagonista izan da, nola sentitu den jakin izan dugu  eta bere familiarekin batera oso esperientzia politak bizi izan ditugu denok elkarrekin.

Gaizkanek teknika ezberdinak erabiliz, lasaitzeko saioa antolatu du. Ondorengo bideoan zeuen seme-alabek nola bizi  izan duten ikus dezakezue. Horrelako irakaslea izanik, nola ez! masaje- emaile bikain aritu dira.                                                            






Lurren osaba eta lehengusuaren baserrira hurbildu eta etxeabereak gertutik ikusi eta ukitzeko aukera izan dute.
Asteartean bainujantzia hartu eta Mari Jose, Lurren aminaren etxera joan gara. Gaizkane eta Mikel gure zain zeuden eta gosari osasuntsua prestatu ziguten. Sabela bete ondoren hara zertan aritu ginen.






2019(e)ko ekainaren 11(a), asteartea

URTZI ASTEKO PROTAGONISTA

Urtziren kontura sorpresaz beteriko astea izan dugu . Bere familiaren bisita izan dugun bitartean bere zaletasunak erakutsi dizkigu. Poz-pozik ibili da eta guk ere asko disfrutatu dugu.




Edurnek, Urtziren ama, eta bere aitak Kopeta txakurra eta honek zaintzen duen arkumetxoa gure gelara ekarri dituzte.
                                                         



Urtziren aita, Ibai, eta aittona Ernesto, musikariak dira eta beraien kantaz gozatu dugu. Gainera, Ernestok oparitxo bat ekarri digu: guri eskainitako kanta polita.


Ondorengo bideoan entzun dezakezue.

2019(e)ko ekainaren 9(a), igandea

ESKOLAKO JAIA

Eskolako gurasoak lan eta lan aritu ondoren, aurten ere ederki ibili gara eskolako jaian.