2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea

DANBORRADA TXIKIA ESKOLAN

San Saasti bezperan eskolako txikienek danborrada egin zuten  gainerako ikasleen aurrean. Martxa, Diana eta Iriyarena doinuen erritmora danborrak gogor astindu zituzten sukaldari txapela jantzirik.








2019(e)ko urtarrilaren 14(a), astelehena

SAGARREZKO PASTELAK

Sukaldari ibili gara eta postre gozoa prestatu dugu.

 


Sagarrak zatitu, egosten jarri, hojaldrean bildu, labean sartu eta JATERA!!!


 Errezeta egin dugu eta jardueraren marrazkitxoak ere.













2019(e)ko urtarrilaren 11(a), ostirala

DANBORRADA TXIKIA

Hona hemen danborradako kantak etxean praktika dezazuen:martxa, diana, iriyarena eta tatiago.




 






Gogoratu! Danborrada txikia urtarrilaren 19an arratsaldeko 17:00etan plazan izango da. Animatu eta parte hartu!!!



JAI GIROAN

San Saastinak heltzear daudelarik hona hemen girotzen hasteko kanta hauek.



Danborradan jotzen den beste honekin anima zaitezte.





2019(e)ko urtarrilaren 6(a), igandea

GABONETAKO JAIALDIA

Azkenik Olentzeroa etorri zen. Irrikitan ginen!          
Emozioz betetako goiza izan zen.                                                                                                 



  



Familiak eskolako haurrekin batera prestatutako jaialdia ikustera etorri ziren.
Ondorengo bideoan 3 eta 4 urtekoek egindakoa ikus dezakezue.
Benetan eskertzekoa da zeuen parte hartzea!
                                                          

2019(e)ko urtarrilaren 1(a), asteartea

TXORIA ETA PINUA

Txoria eta pinuaren ipuina gure lagunen aurrean antzeztu dugu.
Bigarren emanaldi bat gurasoen aurrean egin dugu.
Eskerrik asko  etortzeagatik eta gure erronka betetzen ahalbideratzeagatik!