6. mailakoak guregana etorri dira eta sortutako ipuin politak entzutera gonbidatu gaituzte.
Lan handia egin dute. Maketak eta guzti!
Beste behin etortea espero dugu.
2019(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena
2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna
AITORREN URTEBETETZEA
Aitor poz-pozik dago igandean 4 urte bete dituelako. Urteak betetzeko azkena denez, gogotan egoten da bere argazkitxoa 4 urteko tartan jartzeko.
Zorionak Zuri abestu diogu eta oso gustora jan dugu ekarritako bizkotxo goxoa.
Zorionak Zuri abestu diogu eta oso gustora jan dugu ekarritako bizkotxo goxoa.
OGIA EGITEN
Ilham guregara etorri da eta ogia nola egiten den erakutsi digu. Bakoitzak bere ogitxoak egin ditu eta txokolatearekin batera gustura jan dugu.
Eskerrik asko
Eskerrik asko
2019(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena
JULENEN URTEBETETZEA
Julenek gelara irrifartsu sartu da. Nola ez! 4 urte bete ditu. Bere gurasoek egindako bizkotxo gozoa jan dugu eta gustura ospatu dugu elkarrekin.
ZORIONAK!!!
2019(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena
BARANDIARAN MUSEORA ATERALDIA
Ostiralean Ataungo Barandiaran museora joan ginen eta bertan jarduera pilo egin genituen. Ikaragarri gozatu genuen!
San Martin Txiki eta Torto agertu ziren eta kondaira polita antzeztu ziguten.
2019(e)ko urriaren 31(a), osteguna
2019(e)ko urriaren 21(a), astelehena
2019(e)ko urriaren 11(a), ostirala
BARRASKILOA
Baratzean aurkitutako barraskiloak gelara ekarri eta zientifikoak bezala ukitzen eta behatzen aritu gara.
Hau ikusi dugu:
-Gaileta, udarea eta
letxuga eman dizkiegu
jateko baina bakarrik
letxuga jan dute.
-Barraskilo handiaren maskorra gogorra da baina barraskilo txikiarena biguna.

-Gorputza biguna da eta mukia botatzen du arrastaka hobeto ibiltzeko.
-Goraka eta beheraka arrastaka ibiltzen da eta marra bustiaren aztarna uzten du lurrean.
Bideoak ikusi ditugu barraskiloa nola ugaltzen den jakiteko.
Barraskiloren bat hil zaigu eta interneteko bideo bat ikusi dugu jakiteko nola zaindu behar ditugun. Azkenean jakin izan dugu bizitzeko eta ez lehortzeko hezetasuna behar dutela, horregatik baratzetik lurra hartuz terrariuma egin diegu gustura egoteko.

Jateko ahia prestatu diegu, hau da, barraskiloek jaten duten pentsu moduko jana. Bideoak dionez oso ona omen da bere maskorra indartzeko.
Horrela egiten da:

Gero arraultzen azalak puskatu.
Urarekin ongi nahastu.

-Kaka egiten du.

Hasteko irina eta ogi birrindua ontzi batera bota.
Gero arraultzen azalak puskatu.

ADISKIDETASUNA LANTZEN

ulermena, leialtasuna, errespetua eta horrelako
baloreak landu ditugu, izan ere, baloreen sustapenari lehentasuna ematen diogu. Modu honetan urteak pasa ahala, beraien egunerokotasunean baloreak identifikatzeaz gain, poliki poliki beraien egunerokotasunean noiz erabili ikasiko dute.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)