2018(e)ko azaroaren 28(a), asteazkena
IPUIN KONTALARIA GURE ESKOLAN
Aurreko astean Lupe Lekuona eskolako liburutegira ipuinak kontatzera etorri zen. Guztien protagonistak animaliak ziren. Kontatzerakoan teknika ezberdinak erabiliz haurrak istorietan erabat murgiltzea lortu zuen.
2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea
JULENEN URTEBETZEA
Atzo Julenek 3 urte bete zituen. Irrikitan zegoen! Goizetik irribar handi batez sartu zen gelara eta amak eta berak bizkotxo gozo hau ekarri ziguten.
ZORIONAK POTXOLO!!!
ZORIONAK POTXOLO!!!
2018(e)ko azaroaren 18(a), igandea
LAKUNTZATIK EKOGUNERA
Aurreko ostiralean Ekogunera joan ginen. Bertan jarduera dibertigarri asko egiteko aukera izan genuen. Eguraldi ederra egin zuen eta etxera nekaturik itzuli baginen ere, gure lagunekin pasa genuen egun polit hori denbora luzez gogoratuko dugu.
Ez galdu behean agertzen den bideoa!
2018(e)ko azaroaren 15(a), osteguna
KOADROAK EGITEN
Material ezberdinekin koadroak sortzeko proposamena eman eta sormena eta motrizitate fina lantzen duten bitartean oso gustura aritzen dira. Oraingo honetan egindako koadroaren errepresentazioa egitera animatu dira. Hemen ikus ditzakezue material berdina eskeiniz, sortutako lan ezberdinak eta nola ez, ederrak.
2018(e)ko azaroaren 13(a), asteartea
2018(e)ko azaroaren 12(a), astelehena
2018(e)ko azaroaren 6(a), asteartea
AQUARIMA EGITEN
Ortzadar arrainaren ipuinetik abiaturik jarduera asko egin dugu.
Hala nola, argi mahaia erabiliz ipuina denoren artean kontatu dugu.
Azkenetariko bat eta elkarlana bultzatu nahian, ipuinean agertzen diren pertsonaien aquariuma egiten hasi eta dagoeneko bukatu dugu.
Ardurak banatu ditugu eta teknika ezberdinak erabiliz pertsonaiak egiten joan gara: Octopus olagarroa, itsas izarra, Ortzadar arraina ...
Bideo hau ikusi eta jakinen duzue nola egin dugun.
Hala nola, argi mahaia erabiliz ipuina denoren artean kontatu dugu.
Ardurak banatu ditugu eta teknika ezberdinak erabiliz pertsonaiak egiten joan gara: Octopus olagarroa, itsas izarra, Ortzadar arraina ...
Bideo hau ikusi eta jakinen duzue nola egin dugun.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)