2020(e)ko abenduakren 18(a), ostirala

BARATZEAN LAN ETA LAN!

 GAUR, GOIZEKO EGURALDI GOXOA PROBESTU DUGU ESKOLAKO BARATZERA JOAN ETA NEGUKO "PENTSAMENDU" IZENEKO LORE BATZUK LANDATZEKO.

AITZURRAREKIN LAN ETA LAN IBILI GARA, LOREAK ZULOTXOETAN SARTU, LURRA ONDOAN BOTA ETA, BUKATZEKO, UREZTATU DITUGU. LOREAREN SUSTRAIAK AZTERTZEN EGON GARA ERE...ZIZARE BAT AGERTU DA LUR AZPITIK...

LOREAK ZAINTZEKO LANA EGOKITZEN ZAIGU ORAIN!

OSO GUSTORA EGON GARA, BARATZERA ASKOZ GEHIAGOTAN ETORTZEKO GOGOAK PIZTU ZAIZKIGU! 

HEMENTXE ARGAZKI BATZUK!














2020(e)ko abenduakren 1(a), asteartea

ZORIONAK AITOR! 5 URTE!

GAUR, ABENDUA HASTEAREKIN BATERA, AITORREN 5 URTEAK OSPATU DITUGU! 

GAINERA, EGUN BEREZI ETA POLITA PASA DUGU, IPUIN KONTALARI ETA GUZTI!

ZORIONAK AITOR, MAITIA!!! 

SEGI ZURE IRRIBARREAREKIN ORAIN ARTE BEZALA GURE GELA ALAITZEN!

MUXU ETA BESARKADA HANDI-HANDIA ZURETZAKO!💜