Ospakizunak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ospakizunak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

8M


Ostiralean emakumearen eguna iristear zegoela eta, Malalaren ipuinean oinarrituz emakumearen eskubideaz eta beste herrialdeetan dagoen errealitateaz hitz egiteko aukera izan genuen.

Resultado de imagen de cuento de  Malala

Gero Haur Hezkuntzako haur guztiek horma-irudi hau beraien eskuak estanpatuz apaindu zuten. 


NAHI DUZUNA IZATEN LOR DEZAKEZU

Eskolako ikasle guztiek egindako ormairudi guztiak ikusi nahi izanez gero eskolako web orrira jo dezakezu. Hona hemen lotura 

https://lakuntzakoeskola.educacion.navarra.es/web1/blog/2020/03/09/m8-emakumearen-eguna/

2020(e)ko otsailaren 27(a), osteguna

IYOTEAK ESKOLAN

Joan den asteazkenean iyoteak ospatu genituen. Eskolako haurrek eta irakasleok mozorroa jantzi eta gurasoek prestatutako txokolatada batekin festari hasiera eman genion. Ondoren, erraldoien atzetik herrian zehar kalejira egin genuen plazan eta zenbait etxeen aurrean dantzak eginez. Goiza bukatzeko, eskola aurrean denok batera Sorgin dantza dantzatu genuen.




2020(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

MIEL OTXIN GURERA

Gaur Miel Otxinen bisita izan dugu gogorazteko aurki ihoteak etorriko direla. Ez da bakarrik etorri. Antzerkitxoa egiteko bere lagunak eta etsaiekin batera etorri da.


Eskerrik asko familia! 

Artista paregabeak zarete!




2020(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena

ESKOLAKO DANBORRADA TXIKIA

Aurten ere  eta 6. mailako Iker eta Laidaren laguntzaz, Haur Hezkuntzako haurrek kanten doinuei jarraituta danborrak gogoz astindu dituzte.

Eskerrik asko bikote!






 

2019(e)ko abenduaren 21(a), larunbata

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI GURE ESKOLAN

Hau zortea! Mari Domingi eta Olentzero beraien astoak lagundurik eskolara hurbildu dira eta momentu hunkigarriak pasa ditugu beraiekin.  
                                                          

2019(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

GABONETAKO JAIALDIA

Aurten ere eskolako ikasle guztiek parte hartzen duten Gabonetako jaialdia egin dugu eta bai familiek baita guk ere ongi pasa dugu. 

                                                                                                                 

2019(e)ko ekainaren 9(a), igandea

ESKOLAKO JAIA

Eskolako gurasoak lan eta lan aritu ondoren, aurten ere ederki ibili gara eskolako jaian.























                                                            

2019(e)ko apirilaren 6(a), larunbata

ESKOLAKO KORRIKA

  Lekukoa hartzeko prest gaude. KLIKA KORRIKA!
                                                           





                                                     

2019(e)ko martxoaren 21(a), osteguna

ESKOLAKO IYOTEAK

Aurten iyoteen kalejira koloretsua egin dugu. Bertan kultur ezberdinetako jantziak soinean jarri ditugu eta dantzatzen ibili gara. Astean zehar ere, jarduera batzuk egin ditugu jantzien osagarriak egiteko.
                                                            

2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea

DANBORRADA TXIKIA ESKOLAN

San Saasti bezperan eskolako txikienek danborrada egin zuten  gainerako ikasleen aurrean. Martxa, Diana eta Iriyarena doinuen erritmora danborrak gogor astindu zituzten sukaldari txapela jantzirik.








2019(e)ko urtarrilaren 11(a), ostirala

DANBORRADA TXIKIA

Hona hemen danborradako kantak etxean praktika dezazuen:martxa, diana, iriyarena eta tatiago.




 






Gogoratu! Danborrada txikia urtarrilaren 19an arratsaldeko 17:00etan plazan izango da. Animatu eta parte hartu!!!



2019(e)ko urtarrilaren 6(a), igandea

GABONETAKO JAIALDIA

Azkenik Olentzeroa etorri zen. Irrikitan ginen!          
Emozioz betetako goiza izan zen.                                                                                                 



  



Familiak eskolako haurrekin batera prestatutako jaialdia ikustera etorri ziren.
Ondorengo bideoan 3 eta 4 urtekoek egindakoa ikus dezakezue.
Benetan eskertzekoa da zeuen parte hartzea!