Aste honetan esne kaxa bat erabiliz txontxongilo bat egiteko gonbitea egiten dizuet. Ondoren animatu eta erakutsi lagunei egindakoa. Ez galdu bideoa, hortik ideiak hartzerik dituzu. Esta semana os propongo hacer un guiñol con una caja de leche. Luego animaros a enseñársela a los amigos. No os perdáis el vídeo ya que os dará ideas para hacerlo.
Piet Mondrian margolari holandar ospetxu bat da eta bere artelan batzuek aukera ematen digute geometria lantzeko (forma geometrikoa, marra zuzenak...). Anima zaitezte eta tresna ezberdinak (margoak, errotulagailuak, erregela, forma lau ezberdinak dituzten gauzak, zinta ...) erabiliz sortu zure artelan ederra. Azkeneko bideoan ideiak dituzue. Agertzen diren haurrak ezagunak eginen zaizkizue. Sortutako lanen argazkiak edo bideotxoak bidali eta bideo polit bat eginen dut behean agertzen denaren antzera. Partiendo de la obra de Piet Mondrian y las posibilidades que nos da para trabajar la geometría os propongo que utilizando diferentes utensilios ( pinturas, rotuladores, regla, cosas que contengan formas planas, cinta de carrocero....) hagáis vuestra propia obra de arte. No dejéis de ver el último vídeo que os dará ideas para hacer el trabajo. Conocéis los que aparecen en el vídeo? Seguro que si😜 Animaros los próximos días y mandar las fotos.
Artikon inuitak bizi dira eta beraien bizimodua ikasteaz gain bertako paisaia aztertu dugu. "Inuiten mila zuriak" ipuina entzun ondoren jakin izan dugu inuitek mila zuri bereizten dituztela, desberdinak direlako haientzat, guretzat horia eta urdina diren bezain desberdinak: tantaren zuria, elur-malutaren zuria, hodeiaren zuria...
Artikoko paisaiaren beste elementu garrantzitsua ura da eta hau erabiliz esperimentuak egin ditugu.
Errekamari, Euskal Herriko azken lamiaren ipuinaren txontxongilo antzerkia ikusteko aukera izan dugu. Errekamarik eta Martinek zurrumurroei eta enbidiari aurre nola egiten dieten asko gustatu zaigu. Ongi pasatzeaz gain, gure errekak zaindu eta garbi mantendu behar ditugula ikasi dugu.
Hauek dira antzerkia ikusi ondoren egindako marrazkiak.
Hurrengo bideoan ipuina berriro entzuteko aukera paregabea duzu.
Hurrengo bideoan udazkeneko zuhaitza nola egin dugun erakutsi nahi dizuegu. Lankidetza, teknika desberdinak erabili eta gozatu , parte hartu eta ongi pasatzea izan dira jarduera honen helburuak.
Ortzadar arrainaren ipuinetik abiaturik jarduera asko egin dugu. Hala nola, argi mahaia erabiliz ipuina denoren artean kontatu dugu.
Azkenetariko bat eta elkarlana bultzatu nahian, ipuinean agertzen diren pertsonaien aquariuma egiten hasi eta dagoeneko bukatu dugu. Ardurak banatu ditugu eta teknika ezberdinak erabiliz pertsonaiak egiten joan gara: Octopus olagarroa, itsas izarra, Ortzadar arraina ...
Bideo hau ikusi eta jakinen duzue nola egin dugun.