Arrainei buruz ari garela eta, etxetik ekarritako jostailu eta ipuinekin gozatzen ari gara. Tarteka "nerea da" eta horrelakorik entzuten badira ere, etxetik ekarritakoa lagunekin partekatzen ikasten ari gara. Aitorrek eta Pellok ekarritakoarekin itsasoko animaliak arrantzatzen eta sailkatzen aritzen gara. Pellok ekarritako "Txokolatezko arraina" izeneko ipuin polit horretatik arrain handiek txikiak jaten dituztela ikusi dugu. Gauza batetaz ohartu gara, gure maskotak salbu daudela arrain handirik gertu ez dutelako.
Sardina batzuk gelara ekarri ditugu ezkatak zer diren ikusteko eta bide batez, gauza gehiago aztertu eta behatu ditugu. Hau sorpresa! Ez dute hortzik! Baina mingaina bai! Ausarten batek ukitu ditu baina gainerakook behatu besterik ez dugu egin. Ortzadar arrainen marrazkitxoak egin ditugu. Politak ezta?
Gure maskotak arrainak dira. Ikasturte hasieran arrainontzian bi besterik ez zeuden baina egun batean gelara sartzerakoan beste bat agertu zen. Eskutitz batekin etorri zen eta irakurri genuenean jakin izan genuen bere izena, Legatxo. Ipuin polit bat ekarri zigun "Ortzadar arraina" eta bertako pertsonaia zela ikusi genuen. Arrain galdu bat zen eta lagunak bilatzen ari zen. Gure arrainontzira bota genuen eta inguruan jarri ginen ikusteko zer gertazten zen. Hasieran txoko batean lotsasi eta belduturik agertu izan arren, beste bi arrainak poliki poliki hurbiltzen hasi ziren eta azkenean elkarrekin igerian bukatu zuten.
Goiz erdian Eukeneren amak beste bi arrain ekarri zituen eta horiek ere Euken berak arrainontzira bota zituen. Dagoeneko bost ditugu eta ederki ibiltzen dira elkarrekin. Eguneko arduradunak jaten ematen dio eta gustura egoten gara beraiei begira.