Gure bideoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gure bideoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

HERRI KIROLAK

Zeinen ongi pasatu genuen Herri kirolak praktikatzen!
5. mailakoak gure irakasle eta laguntzaileak izan ziren eta BIKAIN aritu ziren.
ESKERRIK ASKO LAGUNAK !


2020(e)ko urtarrilaren 31(a), ostirala

IMANEKIN JOLASEAN

Imanak nolakoak diren eta nola funtzionatzen duten jakiteko metodo zientifikoa erabili dugu. Manipulazioa, behaketa , galderak, neurketa, beraien hipotesiak egiaztatzen eta ukatzen, ikasi eta ikusitakoa besteekin partekatzen eta elkarlanean, magnetismoari buruzko ezaguerak eraikitzen joan dira. Primeran pasa dute.


Badakizue nork eta nola aurkitu zuen magnetismoa.



Klikatu ondorengo loturan eta ikus ezazue CSICek egindako bideoa.



2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

OGIA EGITEN

Ilham guregara etorri da eta ogia nola egiten den erakutsi digu. Bakoitzak bere ogitxoak egin ditu eta txokolatearekin batera gustura jan dugu.
Eskerrik asko

2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

BIZARBELTZ PIRATA GURERA

Gaur Bizarbeltz pirataren bisita izan dugu. Mapa batekin agertu da eta altxorra aurkitzeko froga batzuk egin behar genituela esan digu.
Pirataz jantzi gara eta berak ekarritako mapa ongi aztertu ondoren lanean jarri gara.
                                                           

Lehenengo froga laugarren zuhaitzean zegoen eta bertan aurkitutako jostailu baten tapa esker, horren pieza guztiak bere tokira sartu behar izan ditugu formari erreparatuz.                                   
                                                             



Mapa berriro aztertu dugu eta parkean beste froga bat gainditu behar izan dugu: txirrista txikia eskalatuz igo eta handitik jeitsi.





Bizkor ibili gara eta berriro mapari esker hurrengo froga non zegoen jakin izan dugu.


Enborretan zegoela konturatu gara eta bertan osatu behar genituen puzzleak zeuden.





Azkeneko pistara hurbiltzen ari ginela ohartu gara. Baina norantz jo behar genuen?




Baratzara! Hamar pausu aurrera eta beste hamar eskuinera!                                                                                                                           




Belar azpian izkutaturik zegoen!
Altxorra aurkitu duguuuu!



Hau poza!


Bukaeran Bizarbeltzi bere kanta abestu diogu. Entzun nahi duzue?

2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

BiZARBELTZ PIRATA ETA ITSASONTZIA

Gaur goizean gelara sartu eta hau sorpresa! Piraten itsasontzi bat zegoen. Eskutitz bat zintzilikaturik zegoen eta irakurtzerakoan Bizarbeltz piratak oparitutakoa zela jakin izan dugu. Hau poza!

                                                       

Eskutitzan zaintzeko eta elkarrekin jolasten ongi pasatzeko jartzen zuen. Bere argazkia ere agertzen zen.




Bandera eta lehioak jarri dizkiogu eta Julenek ekarritako Kalakari izeneko loroa hartuta piratetara jolastera joan gara


Ikusi zertan ibili garen!


Hona hemen jolasari buruzko marrazkiak. 
                                                            





2019(e)ko otsailaren 18(a), astelehena

ELUR-PANPINAREN IPUINA

Elurra ari du! Eskolako 3 urteko neska-mutilek elur-panpin bat egin dute, baina panpina ez dago oso pozik: hotzak dago eta. Lagun horiek bihotz onekoak direnez ahaleginduko dira arazoa konpontzen. 

Gelako neska-mutilak antzezle eta ipuin kontalari aritu dira eta denoren artean bideo polit hau egin dugu.


2019(e)ko otsailaren 10(a), igandea

ELURRA EGITEN

Elurra egitearen zain ginen bitartean gelan egitea bururatu zitzaigun. Osagai ezberdinak erabiliz bi elur mota egin genituen: zelulosa eta ura nahastuz eta bikarbonato sodikoari ura gehituz.
Hurrengo bideoan ikus dezakezue.



Aste horretako asteburuan elurra egin zuen, baina zoritxarrez astelehenean izotza besterik ez genuen aurkitu eta azkar urtu zen.
Hala ere, elur panpinik egiterik izan ez genuenez izotza gelara sartu genuen eta ukituz eta lupa erabiliz behatu genuen gehiago ezagutzeko. Kristala zirudien.

                                                             






                                                                   

2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

LAKUNTZAKO BURUHANDIEN KANTA

Abestea asko gustatzen zaigu eta horregatik Ene kantak-en abesti baten bertsio polit hau egin dugu. Primeran pasa dugu.
Animatu eta abestu gurekin!

2019(e)ko otsailaren 1(a), ostirala

ZENBATZEN

Ene kantak-en abesti polit honekin bideo hau egin dugu.
                                                            

2018(e)ko urriaren 18(a), osteguna

ESKOLARA EGOKITZEN

Eskolara lehengo aldiz etorri gara eta  lau aste horietan zertan aritu garen ikus dezakezue.
Orain eskolara etortzeko irrikitan egoten gara.