2019(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena

JULENEN URTEBETETZEA

Julenek gelara irrifartsu sartu da. Nola ez! 4 urte bete ditu. Bere gurasoek egindako bizkotxo gozoa jan dugu eta gustura ospatu dugu elkarrekin.
                                                                    



                  ZORIONAK!!!

2019(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

BARANDIARAN MUSEORA ATERALDIA

Ostiralean Ataungo Barandiaran museora joan ginen eta bertan jarduera pilo egin genituen. Ikaragarri gozatu genuen!



San Martin Txiki eta Torto agertu ziren eta kondaira polita antzeztu ziguten.