Abestiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Abestiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

BIZARBELTZ PIRATA GURERA

Gaur Bizarbeltz pirataren bisita izan dugu. Mapa batekin agertu da eta altxorra aurkitzeko froga batzuk egin behar genituela esan digu.
Pirataz jantzi gara eta berak ekarritako mapa ongi aztertu ondoren lanean jarri gara.
                                                           

Lehenengo froga laugarren zuhaitzean zegoen eta bertan aurkitutako jostailu baten tapa esker, horren pieza guztiak bere tokira sartu behar izan ditugu formari erreparatuz.                                   
                                                             



Mapa berriro aztertu dugu eta parkean beste froga bat gainditu behar izan dugu: txirrista txikia eskalatuz igo eta handitik jeitsi.





Bizkor ibili gara eta berriro mapari esker hurrengo froga non zegoen jakin izan dugu.


Enborretan zegoela konturatu gara eta bertan osatu behar genituen puzzleak zeuden.





Azkeneko pistara hurbiltzen ari ginela ohartu gara. Baina norantz jo behar genuen?




Baratzara! Hamar pausu aurrera eta beste hamar eskuinera!                                                                                                                           




Belar azpian izkutaturik zegoen!
Altxorra aurkitu duguuuu!



Hau poza!


Bukaeran Bizarbeltzi bere kanta abestu diogu. Entzun nahi duzue?

2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

LAKUNTZAKO BURUHANDIEN KANTA

Abestea asko gustatzen zaigu eta horregatik Ene kantak-en abesti baten bertsio polit hau egin dugu. Primeran pasa dugu.
Animatu eta abestu gurekin!

2019(e)ko otsailaren 1(a), ostirala

ZENBATZEN

Ene kantak-en abesti polit honekin bideo hau egin dugu.
                                                            

2019(e)ko urtarrilaren 11(a), ostirala

DANBORRADA TXIKIA

Hona hemen danborradako kantak etxean praktika dezazuen:martxa, diana, iriyarena eta tatiago.




 






Gogoratu! Danborrada txikia urtarrilaren 19an arratsaldeko 17:00etan plazan izango da. Animatu eta parte hartu!!!



JAI GIROAN

San Saastinak heltzear daudelarik hona hemen girotzen hasteko kanta hauek.



Danborradan jotzen den beste honekin anima zaitezte.





2018(e)ko azaroaren 12(a), astelehena

2018(e)ko urriaren 1(a), astelehena