2019(e)ko abenduaren 21(a), larunbata

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI GURE ESKOLAN

Hau zortea! Mari Domingi eta Olentzero beraien astoak lagundurik eskolara hurbildu dira eta momentu hunkigarriak pasa ditugu beraiekin.  
                                                          

2019(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

GABONETAKO JAIALDIA

Aurten ere eskolako ikasle guztiek parte hartzen duten Gabonetako jaialdia egin dugu eta bai familiek baita guk ere ongi pasa dugu. 

                                                                                                                 

ESKUTITZA ETA POSTALAK

Olentzerori denoren artean idatzitako eskutitza eta postalak postontzira bota ditugu. 
                                                        

 

 



 



                                                                               Politak ezta?


2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

NOLA EGITEN DA TXONDORRA?

Euken etxean ikertu zuen nola egiten zen txondor bat eta gero gelan
primeran azaldu zigun prozesu guztia. Benetako irakaslea zirudien.
                                                           

Bideo polit hauek erakutsi zizkigun pausuak hobeto ulertzeko.


Gainera txondor bat egina ekarri zuen gure maketan jartzeko.

                                                   

2019(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Mari Domingi eta Olentzerori buruzko ipuin politak jarraian.




Hasi dantzan!

IPUIN KONTALARI GURERA

6. mailakoak guregana etorri dira eta sortutako ipuin politak entzutera gonbidatu gaituzte.
Lan handia egin dute. Maketak eta guzti!
Beste behin etortea espero dugu.




2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

AITORREN URTEBETETZEA

Aitor poz-pozik dago igandean 4 urte bete dituelako. Urteak betetzeko  azkena denez, gogotan egoten da bere argazkitxoa 4 urteko tartan jartzeko. 
Zorionak Zuri abestu diogu eta oso gustora jan dugu ekarritako bizkotxo goxoa.






                                                       

OGIA EGITEN

Ilham guregara etorri da eta ogia nola egiten den erakutsi digu. Bakoitzak bere ogitxoak egin ditu eta txokolatearekin batera gustura jan dugu.
Eskerrik asko