2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

BiZARBELTZ PIRATA ETA ITSASONTZIA

Gaur goizean gelara sartu eta hau sorpresa! Piraten itsasontzi bat zegoen. Eskutitz bat zintzilikaturik zegoen eta irakurtzerakoan Bizarbeltz piratak oparitutakoa zela jakin izan dugu. Hau poza!

                                                       

Eskutitzan zaintzeko eta elkarrekin jolasten ongi pasatzeko jartzen zuen. Bere argazkia ere agertzen zen.




Bandera eta lehioak jarri dizkiogu eta Julenek ekarritako Kalakari izeneko loroa hartuta piratetara jolastera joan gara


Ikusi zertan ibili garen!


Hona hemen jolasari buruzko marrazkiak. 
                                                            





2019(e)ko otsailaren 18(a), astelehena

ELUR-PANPINAREN IPUINA

Elurra ari du! Eskolako 3 urteko neska-mutilek elur-panpin bat egin dute, baina panpina ez dago oso pozik: hotzak dago eta. Lagun horiek bihotz onekoak direnez ahaleginduko dira arazoa konpontzen. 

Gelako neska-mutilak antzezle eta ipuin kontalari aritu dira eta denoren artean bideo polit hau egin dugu.


2019(e)ko otsailaren 11(a), astelehena

ELUR- PANPINA

Orea erabiliz elur panpinak egin ditugu. Gero material desberdinez apindu ditugu.                                                                                                                                                                                


                      











2019(e)ko otsailaren 10(a), igandea

ELURRA EGITEN

Elurra egitearen zain ginen bitartean gelan egitea bururatu zitzaigun. Osagai ezberdinak erabiliz bi elur mota egin genituen: zelulosa eta ura nahastuz eta bikarbonato sodikoari ura gehituz.
Hurrengo bideoan ikus dezakezue.



Aste horretako asteburuan elurra egin zuen, baina zoritxarrez astelehenean izotza besterik ez genuen aurkitu eta azkar urtu zen.
Hala ere, elur panpinik egiterik izan ez genuenez izotza gelara sartu genuen eta ukituz eta lupa erabiliz behatu genuen gehiago ezagutzeko. Kristala zirudien.

                                                             






                                                                   

2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

LAKUNTZAKO BURUHANDIEN KANTA

Abestea asko gustatzen zaigu eta horregatik Ene kantak-en abesti baten bertsio polit hau egin dugu. Primeran pasa dugu.
Animatu eta abestu gurekin!

EUKENEN URTEBETETZEA

Eukenek 4 urte bete ditu eta lagunekin ospatzeko bizkotxo orginala ekarri du, trena itxurakoa. Oso gozoa zegoen.

Zorionak potxolo!
                                                  
                                                        


2019(e)ko otsailaren 1(a), ostirala

ZENBATZEN

Ene kantak-en abesti polit honekin bideo hau egin dugu.
                                                            

RIMEN URTEBETETZEA

Gelako txikiak handitzen ari dira. Hementxe duzue Rim irrifartsu 4 urte bete dituelako. Amak prestatutako pastel gozoa jan dugu denoren artean. Eskerrik asko Ilham.