2020(e)ko otsailaren 27(a), osteguna

IYOTEAK ESKOLAN

Joan den asteazkenean iyoteak ospatu genituen. Eskolako haurrek eta irakasleok mozorroa jantzi eta gurasoek prestatutako txokolatada batekin festari hasiera eman genion. Ondoren, erraldoien atzetik herrian zehar kalejira egin genuen plazan eta zenbait etxeen aurrean dantzak eginez. Goiza bukatzeko, eskola aurrean denok batera Sorgin dantza dantzatu genuen.




2020(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

IPUIN KONTALARI

Ipuin bat sortu, ilustratu eta kontatu nahi izan dizuete. Protagonistak gelako lagun batzuk dira. 




MIEL OTXIN GURERA

Gaur Miel Otxinen bisita izan dugu gogorazteko aurki ihoteak etorriko direla. Ez da bakarrik etorri. Antzerkitxoa egiteko bere lagunak eta etsaiekin batera etorri da.


Eskerrik asko familia! 

Artista paregabeak zarete!




2020(e)ko otsailaren 17(a), astelehena

GIROAK

Primeran gabiltza SENTITU, PENTSATU eta EKIN giroetan.
Bideoak ikustea besterik ez! Gozatu gurekin batera!

<





2020(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

HERRI KIROLAK

Zeinen ongi pasatu genuen Herri kirolak praktikatzen!
5. mailakoak gure irakasle eta laguntzaileak izan ziren eta BIKAIN aritu ziren.
ESKERRIK ASKO LAGUNAK !


2020(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

BALOREAK LANTZEN

Artikoaren proiektuarekin batera laburmetrai hau ikusi dugu eta hartzari gertatutakoa gure bizipenekin lotu eta marraztu dugu.

2020(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

EUKENEN URTEBETETZEA

Ikusi zein pozik dagoen Euken. Jakina, 5 urte bete ditu eta gainera bere amarekin batera trikuaren itxura duen tarta polita egin eta gelara ekarri du bere lagunekin batera jateko. Gozo-gozoa zegoen.