2019(e)ko ekainaren 25(a), asteartea

IKASTURTEARI AGUR


Irailean hasitako bidaia amaitu da. Esperientzia politak bizi izan ditugu eta familia txiki bat osatu dugu hasierako helburuak soberan gaindituz.
Jakin ezazue horretan familiok zer ikusi handia izan duzuela eta bihotz- bihotzez eskertzen dizuet eskatutako momentuetan beti prest agertu zaretelako. 
Orain oporrak disfrutatu eta ez ahaztu!, irailean berriz elkar ikusiko dugu.
Ha finalizado el curso. Hemos vivido experiencias muy enriquecedoras en la pequeña familia que ha surgido y hemos superando con creces los objetivos iniciales propuestos. En ello las familias habéis tenido un papel primordial y os agradezco la disponibilidad y vuestra ayuda.
Ahora disfrutad de las vacaciones y nos olvidéis que en septiembre volveremos a encontrarnos.

                                                  

2019(e)ko ekainaren 23(a), igandea

LUR ASTEKO PROTAGONISTA

Ikasturtea bukatzearekin batera Lurrek, gure azkeneko protagonista, bere lana primeran burutu du. 

                                                         




Bere istoria kontatu digu, lotsa gaindituz jarduera batzuren protagonista izan da, nola sentitu den jakin izan dugu  eta bere familiarekin batera oso esperientzia politak bizi izan ditugu denok elkarrekin.

Gaizkanek teknika ezberdinak erabiliz, lasaitzeko saioa antolatu du. Ondorengo bideoan zeuen seme-alabek nola bizi  izan duten ikus dezakezue. Horrelako irakaslea izanik, nola ez! masaje- emaile bikain aritu dira.                                                            






Lurren osaba eta lehengusuaren baserrira hurbildu eta etxeabereak gertutik ikusi eta ukitzeko aukera izan dute.
Asteartean bainujantzia hartu eta Mari Jose, Lurren aminaren etxera joan gara. Gaizkane eta Mikel gure zain zeuden eta gosari osasuntsua prestatu ziguten. Sabela bete ondoren hara zertan aritu ginen.






2019(e)ko ekainaren 11(a), asteartea

URTZI ASTEKO PROTAGONISTA

Urtziren kontura sorpresaz beteriko astea izan dugu . Bere familiaren bisita izan dugun bitartean bere zaletasunak erakutsi dizkigu. Poz-pozik ibili da eta guk ere asko disfrutatu dugu.




Edurnek, Urtziren ama, eta bere aitak Kopeta txakurra eta honek zaintzen duen arkumetxoa gure gelara ekarri dituzte.
                                                         



Urtziren aita, Ibai, eta aittona Ernesto, musikariak dira eta beraien kantaz gozatu dugu. Gainera, Ernestok oparitxo bat ekarri digu: guri eskainitako kanta polita.


Ondorengo bideoan entzun dezakezue.

2019(e)ko ekainaren 9(a), igandea

ESKOLAKO JAIA

Eskolako gurasoak lan eta lan aritu ondoren, aurten ere ederki ibili gara eskolako jaian.























                                                            

2019(e)ko ekainaren 4(a), asteartea

KANPALDIA

Aurtengo kanpaldian eguraldiak lagundurik hondartzaz eta gainerako jardueretaz gozatu ahal izan dugu.

   

Esperientzia zoragarriak bizi izan ondoren bueltan elkarrizketa polita izan dugu eta ondoren marrazki ederrak egin dituzte.

                                                          

"Ni eta Pello arrainak ukitzen ari gara"


                                                     "Nere lagunak kanpaldian"



"Bi arrain eta bi urpekari marraztu ditut. Lagunak eta Hondarribiko etxea ere bai"


"Hondarribiko etxea marraztu dut. Gela asko zeuden."


"Itsasontziz ibili ginen eta itsasontzi asko zeuden. Hondartza asko gustatu zait"


 -
"Ni eta Urtzi hondartzan gaude"


"Marrazo, angila eta arrain bat marraztu ditut" 


"Oso ongi pasa nuen nere lagunekin lo egiten. Ni eta Pello goian eta Urtzi, Julen eta Firdaous behean"

"Ni eta nere lagunak itsasoan gaude. Olatuak etortzen ziren eta salto egiten genuen"