2018(e)ko abenduaren 16(a), igandea

OLENTZERO HELTZEAR DAGO

Mari Domingi eta Olentzeroren ipuina kontatu dugu gelan. 

Ondorengo bideoan Porrotx eta Mari Mototsekin daude.









2018(e)ko abenduaren 6(a), osteguna

TXANOGORRITXOREN IPUINA

Eskolako liburutegitik Txanogorritxoren ipuinaren bertsio desberdinak hartu eta entzuten aritu gara. 



Horietako bat Gianni Rodarirena izan da. Asko gustatu zitzaigunez bideotxo hau egitea erabaki genuen zeuekin partekatzeko.
Idazle original honek haurrentzako liburu ugari ditu eta denak fantasiaz betetakoak. Ezagutzeak merezi du.



2018(e)ko abenduaren 4(a), asteartea

EUSKARALDIA ESKOLAN



Euskaratik eta euskaraz bizi garelako.







UDAZKENEKO ZUHAITZA

Hurrengo bideoan udazkeneko zuhaitza nola egin dugun erakutsi nahi dizuegu. Lankidetza, teknika desberdinak erabili eta gozatu , parte hartu eta ongi pasatzea izan dira jarduera honen helburuak. 



JOLAS KOOPERATIBOA

Jolas kooperatiboa jolasteko era bat da. Honen bidez, helburu bat lortu arren talde lana eta guztien parte hartzea bultzatzen da. Inor ez da baztertuta sentitzen eta nola ez! inor ez da jolasetik kanpo sentitzen. Garrantzitsua da arauak betetetzea. 
Ondorengo bideoetan giza alfonbra, dordoka erraldoia... eta beste batzuk ikusiko dituzue. Haurrentzat gehienak berriak badira ere, oso ongi burutu dituzte eta asko gozatu dute.

2018(e)ko abenduaren 1(a), larunbata

AITORREN URTEBETZEA

Aitorrek 3 urte bete ditu eta marigorringoz betetako bizkotxo gozoa eraman du eskolara lagunekin ospatzeko.


ZORIONAK POTXOLO!!!
  





Ondoren, bere aitak arte klaseak emateko duen ikasgelara joan gara. Jokin margolaria da eta bertan kuadro ederrak ditu. Guri ere bat oparitzea nahi izan du eta lanean ikusteko aukera izan dugu. Ezetz asmatu nor agertzen den margolanan!!