2019(e)ko martxoaren 29(a), ostirala

ALBIRA ATERALDIA

Arruazuko Albi gazta egiten den arditegira joan gara eta bertan gure lagunekin esperientzia politak bizi izan ditugu.

2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

RIM ASTEKO PROTAGONISTA

Aurreko astean Rim asteko protagonista izan da. Asko gozatu du eta oso ongi sentitu da. Bere familiaz gauza gehiago jakin izan dugu eta zergatik maite dugun zuzenean azaldu diogu, nola ez!, denak gauza politak. Bere gustuko jolasean aritu gara.

La semana pasada Rim ha sido la protagonista. Ha disfrutado mucho y se ha sentido muy bien. Hemos conocido más cosas de su familia. Le hemos dicho las cosas que más nos gustan de ella y ella ha elegido los juegos que más le gustan para jugar con sus amigos. Entre ellos el siguiente:


                                                            
Bere ama, Ilham, izeba eta lehengusu txikia gelara etorri dira eta jarduera ezberdinak prestatu dituzte gurekin egiteko: sorgin behatzak egin eta jan ditugu, hennaz marrazki  politak egin dizkigu, dantzatu ...

Su familia ha venido a clase y ha preparado actividades divertidas para hacer juntos que podéis ver en el vídeo al final de esta entrada.                                                     







Ondorengo bideoan ikus dezakezue nola gozatu genuen.  
                                                            

2019(e)ko martxoaren 21(a), osteguna

ESKOLAKO IYOTEAK

Aurten iyoteen kalejira koloretsua egin dugu. Bertan kultur ezberdinetako jantziak soinean jarri ditugu eta dantzatzen ibili gara. Astean zehar ere, jarduera batzuk egin ditugu jantzien osagarriak egiteko.
                                                            

2019(e)ko martxoaren 14(a), osteguna

MALENEN URTEBETETZEA

Malen poz-pozik sartu da gelara. Nola ez! Gaur 4 urte bete ditu eta ze nolako bizkotxo gozoa ekarri du lagunekin ospatzeko.
                                                         

Gaur Rimen familia gelara etorri da eta ospakizuna oraindik ere dibertigarriagoa izan da.




ZORIONAK MAITIA!

2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

BIZARBELTZ PIRATA GURERA

Gaur Bizarbeltz pirataren bisita izan dugu. Mapa batekin agertu da eta altxorra aurkitzeko froga batzuk egin behar genituela esan digu.
Pirataz jantzi gara eta berak ekarritako mapa ongi aztertu ondoren lanean jarri gara.
                                                           

Lehenengo froga laugarren zuhaitzean zegoen eta bertan aurkitutako jostailu baten tapa esker, horren pieza guztiak bere tokira sartu behar izan ditugu formari erreparatuz.                                   
                                                             



Mapa berriro aztertu dugu eta parkean beste froga bat gainditu behar izan dugu: txirrista txikia eskalatuz igo eta handitik jeitsi.





Bizkor ibili gara eta berriro mapari esker hurrengo froga non zegoen jakin izan dugu.


Enborretan zegoela konturatu gara eta bertan osatu behar genituen puzzleak zeuden.





Azkeneko pistara hurbiltzen ari ginela ohartu gara. Baina norantz jo behar genuen?




Baratzara! Hamar pausu aurrera eta beste hamar eskuinera!                                                                                                                           




Belar azpian izkutaturik zegoen!
Altxorra aurkitu duguuuu!



Hau poza!


Bukaeran Bizarbeltzi bere kanta abestu diogu. Entzun nahi duzue?

PIRRITX ETA PORROTX PIRATAK