2019(e)ko maiatzaren 31(a), ostirala

FIRDAOUS ASTEKO PROTAGONISTA

Firdaous gure azkeneko protagonista izan da eta ardura guztiak ederki bete ditu: arranei egunero janaria eman die,  ikaskideei materiala banatu die , psiko gelako pareta lagunek noiz bota behar zuten berak erabaki izan du, kontatu behar genituen ipuinak aukeratu ditu...

                                                          

Firdaous ha sido nuestra última protagonista y ha  realizado muy contenta todo lo que se le iba  proponiendo: dar de comer a los peces, repartir el material, decidir cuando tiraban la pared en la sesión de psicomotricidad los compañeros, elegir los cuentos que íbamos a contar, etc. 

Berak aukeratu ditu egin behar genituen jolasasak eta musika asko gustatzen zaionez hurrengo kanta antzeztuak aukeratu ditu.
                                                       
Amaren bisita, Fatima,  izan genuen eta Ilhamek lagundurik gaileta gozoak egin eta jan genituen. 
Nos visitron su madre Fátima e Ilham e hicimos galletas que luego comimos para almorzar. 
                                                           



 


                        
                    


Koloretako abalarioak erabiliz pultsera politak egin genituen. 
Además, con los abalorios que trajeron hicimos pulseras y collares muy bonitos.
                                                                 



 

Shukraan!


2019(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

JULEN ASTEKO PROTAGONISTA

Julen asteko protagonista izan da eta astean zehar bere etxekoen bisita izan dugu. Bere txikitako argazkiak ikusi ditugu eta ekarritako Biltokirekin patioan asko jolastu dute.
                                                       



Bere amarekin, Naroa, memori jokoa egin zuten eta gordetzeko ekarritako kaxak pintzelez margotu eta apaindu zituzten. 

                                                    










Unaik eta Naroak perikitoak ekarri zituzten eta arreta handiz zer egiten zuten begira egon ziren. Geroago puxikak eta kartulinak erabiliz dinosauro ezberdinak egin zituzten Julenen gurasoak eta Iraideren laguntzaz. 

  





Unai ipuin kontalari aritu zen eta haurrek adi adi entzun zuten otsoaren ipuina.  



Globoflexian oso trebea dela erakutsi zigun eta txakur politak egin zituen. 



Julen eta Iraidek pianoa ongi jotzen dakitela erakutsi ziguten eta kanta politak eskaini zizkiguten.



Goiza bukaeran erlajazio saio txiki bat egin zuten. Naroak erakutsitako moduan eta pilotak erabiliz.Haurrak bikana jarri ziren eta iluntasunean musika lasaia lagundurik elkarri masajeak ematen ibili ziren.









Astea bukatzeko modu ezin hobea!

Eskerrik asko familia!


2019(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

AITOR ASTEKO PROTAGONISTA

Ederki ibili da Aitor bere astean. Bere argazki albunak ikusi ditugu eta ekarritako jostailuekin jolastu gara.
Ama eta Alain bisitan etorri ziren eta banderinak egin zituzten etxean apaingarri moduan jartzeko.
                                                       



         
                                                                             


Astero bezala, Aitorrek aukera izan du zein jolasetan arituko ziren esateko. Hautatu dituenak hurrengo bideoan ikus ditzakezue.


Jokin bere ikasgelara joateko gonbitea egin zigun eta iristerakoan sorpresa bat aurkitu genuen. Alainek sekulako trebetasuna erakutsi zuen Tartalo dantzatzerakoan.

                                                       
Ondoren, Jokinek San Donato margotzeko proposamena egin zigun eta lanean hasi ginen. Hauxe izan da prozesua.




2019(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

PELLO ASTEKO PROTAGONISTA

Aurreko asteko protagonista Pello izan da. Bere txikitako argazkiak ikusi eta familia ezagutzeko aukera izan genuen. Astean zehar bere zaletasunaz hitz egin digu eta ekarritako jostailuak eta mozorroak asko gustatu zaizkigu. 




Gurasoak eta anaiak, Antton eta Mikel, etorri ziren eta beraiekin batera buruhandi politak egin zituzten. Begiak eta sudurra itsasi, gometsak eta artilez apaindu eta lana bukatutakoan poz-pozik etxera eraman zituzten.







Txontxongilo antzezlana eskainitakoan familiakoak antzezle bikainak direla  erakutsi ziguten.          



Pello jolastia denez, zaila egiten zaio gustuko duen jolasen bat aukeratzea bere zerrenda luzea baita.
Ondorengo bideoan horietariko batzuk ikus ditzakezue.