2020(e)ko otsailaren 4(a), asteartea
EUKENEN URTEBETETZEA
Ikusi zein pozik dagoen Euken. Jakina, 5 urte bete ditu eta gainera bere amarekin batera trikuaren itxura duen tarta polita egin eta gelara ekarri du bere lagunekin batera jateko. Gozo-gozoa zegoen.
2020(e)ko urtarrilaren 31(a), ostirala
IMANEKIN JOLASEAN
Imanak nolakoak diren eta nola funtzionatzen duten jakiteko metodo zientifikoa erabili dugu. Manipulazioa, behaketa , galderak, neurketa, beraien hipotesiak egiaztatzen eta ukatzen, ikasi eta ikusitakoa besteekin partekatzen eta elkarlanean, magnetismoari buruzko ezaguerak eraikitzen joan dira. Primeran pasa dute.
Badakizue nork eta nola aurkitu zuen magnetismoa.
Klikatu ondorengo loturan eta ikus ezazue CSICek egindako bideoa.
2020(e)ko urtarrilaren 30(a), osteguna
RIMEN URTEBETETZEA
Rimek 5 urte bete ditu eta lagunekin ospatzeko bere amak prestatutako bizkotxo ederra ekarri du. Bai gozoa!
Zorionak potxola!
2020(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena
ESKOLAKO DANBORRADA TXIKIA
Aurten ere eta 6. mailako Iker eta Laidaren laguntzaz, Haur Hezkuntzako haurrek kanten doinuei jarraituta danborrak gogoz astindu dituzte.
Eskerrik asko bikote!
Eskerrik asko bikote!
2020(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala
LAKUNTZAKO DANBORRADA
Hona hemen danborradako kantak etxean praktika dezazuen.
Igandean, urtarrilak 19, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan danborrada txikia izanen da. Anima zaitezte!!
Diana
Iriyarena
Tatiago
Igandean, urtarrilak 19, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan danborrada txikia izanen da. Anima zaitezte!!
Martxa
Diana
Iriyarena
Tatiago
2019(e)ko abenduaren 21(a), larunbata
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI GURE ESKOLAN
Hau zortea! Mari Domingi eta Olentzero beraien astoak lagundurik eskolara hurbildu dira eta momentu hunkigarriak pasa ditugu beraiekin.
2019(e)ko abenduaren 20(a), ostirala
GABONETAKO JAIALDIA
Aurten ere eskolako ikasle guztiek parte hartzen duten Gabonetako jaialdia egin dugu eta bai familiek baita guk ere ongi pasa dugu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



















