2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

SUKALDARITZA

Bihar egun berezia denez postre bat egitea proposatu nahi dizuet: sagarrezko arrosak.
3 urte zenituztenean egin zenuten baina agian ez duzue  gogoratuko, beraz, laguntza eskatu eta egitera! 
Gure blogaren hurrengo orrialdearen bukaeran pausuak daude.

http://lakuntzakoeskola2015.blogspot.com/search?updated-max=2019-02-22T08:52:00%2B01:00&max-results=9&reverse-paginate=true

Gogoratu argazkiren bat parteka dezakezuela elkar ikusten jarraitzeko Etxean goxo-goxo karpetan sartu.





2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

HEIDI

         

MAKILAKIXKI

Makilakixkiren ipuina ikusi eta entzuteko aukera duzue.



Ondoren solasaldi bat egin dezakezue ziurtatzeko ulertu dutela eta eskatu pertsonaiak izendatzea, pasadizoren bat ala osoa kontatzea...
Marrazkia egiteko proposamena egin eta marraztutakoa edota pertsonaien izenak idatzi.

Hurrengo loturan klikatuz gero, ipuin gehiago entzuteko aukera izanen duzue. lehen proposatutako jardueretatik aparte ipuin bat entzun edota ikusi ondoren izenburua edota bukaera aldatzeko proposamena egin daiteke, pertsonaiak kartulina batean marraztu eta makil bat itsasirik txontxongiloak sortu eta antzeztu...


GOMINOLAK EGITEN

Egun hauetan sukaldean aritzeko proposamen batekin nator:gominolak egitea. Dendara hurbiltzen zaretenean osagaiak erosi eta egin aurretik bideo hau haurrekin ikusi. Bitartean gelditu informazioa garrantzitsuena azpimarratzeko( osagaiak eta egiteko era). Ziur nago Txontxorenak baino gozoagoagoak aterako zaizkizuela. Osasungarriagoak bai,  zer esanik ez dago!
Tarteka uraren egoerak behatu ahal izango dituzte: likidoa (ura), solido (gominola) eta gas (lurrina). 

Bukaeran edo beste batean errezeta idatzi. 


 

Os invito a que hagáis gominolas von vuestrxs hijxs. Necesitais 2 sobres de gelatina sin sabor y otro con sabor,el doble de agua que ocupa la gelatina y azúcar (probar con y sin azúzar, no es imprescindible). 
Ver el vídeo con vuestrxs hijxs y también hermnxs y hermanxs. Que vayan deduciendo lo que necesitan, es decir, los ingredientes y  además el proceso de elaboración para luego escribir la receta.Seguro que mejoráis las de Txontxo y son más saludables. Podéis trabajar además los diferentes estados del agua:líquido (agua), solido (gominola ) y gas (vapor). Al finalizar podéis escribir la receta.












ESPERIMENTUA

Artikoa lantzerakoan urarekin esperimentu batzuk egiten ibili gara. Orain proposatzen dizuedana egiteko ura ere beharko duzue. Honek bakteriek nola jokatzen duten ikusteko aukera ematen digu. Eskuratu materiala eta egitera animatu. 



Hemen dituzue 2. mailakoek ura erabiliz Haur Hezkuntzan zeudelarik aurkeztu zizkigutenak. Praktikan jartzerik nahi?


https://www.youtube.com/watch?time_continue=3&v=SiLOsL1myjY&feature=emb_logo














https://www.youtube.com/watch?v=BdLxhSfZL5I&feature=emb_logo



Hauek egin duten moduan interneten bilatu esperimentu ezberdin bat eta aurkezpena egin anai-arrebek lagundurik bideoz grabatzen dizueten bitartean.





2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

2020(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

ARTIKOAREN PAISAIA

Artikon inuitak bizi dira eta beraien bizimodua ikasteaz gain bertako paisaia aztertu dugu. "Inuiten mila zuriak" ipuina entzun ondoren jakin izan dugu inuitek mila zuri bereizten dituztela, desberdinak direlako haientzat, guretzat horia eta urdina diren bezain desberdinak: tantaren zuria, elur-malutaren zuria, hodeiaren zuria...






Artikoko paisaiaren beste elementu garrantzitsua ura da eta hau erabiliz esperimentuak egin ditugu.

8M


Ostiralean emakumearen eguna iristear zegoela eta, Malalaren ipuinean oinarrituz emakumearen eskubideaz eta beste herrialdeetan dagoen errealitateaz hitz egiteko aukera izan genuen.

Resultado de imagen de cuento de  Malala

Gero Haur Hezkuntzako haur guztiek horma-irudi hau beraien eskuak estanpatuz apaindu zuten. 


NAHI DUZUNA IZATEN LOR DEZAKEZU

Eskolako ikasle guztiek egindako ormairudi guztiak ikusi nahi izanez gero eskolako web orrira jo dezakezu. Hona hemen lotura 

https://lakuntzakoeskola.educacion.navarra.es/web1/blog/2020/03/09/m8-emakumearen-eguna/

2020(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

ERREKA MARI ANTZERKIA

Errekamari, Euskal Herriko azken lamiaren ipuinaren txontxongilo antzerkia ikusteko aukera izan dugu. Errekamarik eta Martinek zurrumurroei eta enbidiari aurre nola egiten dieten asko gustatu zaigu.
Ongi pasatzeaz gain, gure errekak zaindu eta garbi mantendu behar ditugula ikasi dugu. 





Enkarni Genua Errekamari txotxongilo emanaldiarekin./
 Hauek dira antzerkia ikusi ondoren egindako marrazkiak. 




Hurrengo bideoan ipuina berriro entzuteko aukera paregabea duzu.