Aitorrek eta Pellok ekarritakoarekin itsasoko animaliak arrantzatzen eta sailkatzen aritzen gara.
Pellok ekarritako "Txokolatezko arraina" izeneko ipuin polit horretatik arrain handiek txikiak jaten dituztela ikusi dugu. Gauza batetaz ohartu gara, gure maskotak salbu daudela arrain handirik gertu ez dutelako.
Sardina batzuk gelara ekarri ditugu ezkatak zer diren ikusteko eta bide batez, gauza gehiago aztertu eta behatu ditugu.
Hau sorpresa! Ez dute hortzik! Baina mingaina bai!
Ausarten batek ukitu ditu baina gainerakook behatu besterik ez dugu egin.
Ortzadar arrainen marrazkitxoak egin ditugu. Politak ezta?
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuGUK EZ GENEKIEN SARDINEK HORTZIK EZ ZITUZTENIK! IKERLARI BIKAINAK!
ErantzunEzabatu