2018(e)ko urriaren 2(a), asteartea

ARRAINAK

Gure maskotak arrainak dira. Ikasturte hasieran arrainontzian bi besterik ez zeuden baina egun batean gelara sartzerakoan beste bat agertu zen. Eskutitz batekin etorri zen eta irakurri genuenean  jakin izan genuen bere izena, Legatxo. Ipuin polit bat ekarri zigun "Ortzadar arraina" eta bertako pertsonaia zela ikusi genuen. Arrain galdu bat zen eta lagunak bilatzen ari zen. Gure arrainontzira bota genuen eta inguruan jarri ginen ikusteko zer gertazten zen. Hasieran txoko batean  lotsasi eta belduturik agertu izan arren, beste bi arrainak poliki poliki hurbiltzen hasi ziren eta azkenean elkarrekin igerian bukatu zuten.







Goiz erdian Eukeneren amak beste bi arrain ekarri zituen eta horiek ere Euken berak  arrainontzira bota zituen. Dagoeneko bost ditugu eta ederki ibiltzen dira elkarrekin. Eguneko  arduradunak jaten ematen dio eta gustura egoten gara beraiei begira.



 

ORTZADAR ARRAINA

2 iruzkin:

  1. Eneee! Hori bai arrain koadrilla duzuena dagoeneko! Orain badakizue, ondo zaindu!

    ErantzunEzabatu
  2. BAI POLITA ORTZADAR ARRAINA! PELLO POZEZ ZORATZEN ETORRI DA ETXERA EGINDAKO MARRAZKIAREKIN

    ErantzunEzabatu