Pirataz jantzi gara eta berak ekarritako mapa ongi aztertu ondoren lanean jarri gara.
Lehenengo froga laugarren zuhaitzean zegoen eta bertan aurkitutako jostailu baten tapa esker, horren pieza guztiak bere tokira sartu behar izan ditugu formari erreparatuz.
Mapa berriro aztertu dugu eta parkean beste froga bat gainditu behar izan dugu: txirrista txikia eskalatuz igo eta handitik jeitsi.
Enborretan zegoela konturatu gara eta bertan osatu behar genituen puzzleak zeuden.
Azkeneko pistara hurbiltzen ari ginela ohartu gara. Baina norantz jo behar genuen?
Baratzara! Hamar pausu aurrera eta beste hamar eskuinera!
Belar azpian izkutaturik zegoen!
Altxorra aurkitu duguuuu!
Hau poza!
Ze sorpresa!!! Bizarbeltz pirata oso gustora ibili da holako pirata trebeekin... aupa potxolos!!!
ErantzunEzabatuAUPA BIZARBELTZ PIRATA! ESKERRIK ASKOOOO
ErantzunEzabatu