2019(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

JULEN ASTEKO PROTAGONISTA

Julen asteko protagonista izan da eta astean zehar bere etxekoen bisita izan dugu. Bere txikitako argazkiak ikusi ditugu eta ekarritako Biltokirekin patioan asko jolastu dute.
                                                       



Bere amarekin, Naroa, memori jokoa egin zuten eta gordetzeko ekarritako kaxak pintzelez margotu eta apaindu zituzten. 

                                                    










Unaik eta Naroak perikitoak ekarri zituzten eta arreta handiz zer egiten zuten begira egon ziren. Geroago puxikak eta kartulinak erabiliz dinosauro ezberdinak egin zituzten Julenen gurasoak eta Iraideren laguntzaz. 

  





Unai ipuin kontalari aritu zen eta haurrek adi adi entzun zuten otsoaren ipuina.  



Globoflexian oso trebea dela erakutsi zigun eta txakur politak egin zituen. 



Julen eta Iraidek pianoa ongi jotzen dakitela erakutsi ziguten eta kanta politak eskaini zizkiguten.



Goiza bukaeran erlajazio saio txiki bat egin zuten. Naroak erakutsitako moduan eta pilotak erabiliz.Haurrak bikana jarri ziren eta iluntasunean musika lasaia lagundurik elkarri masajeak ematen ibili ziren.









Astea bukatzeko modu ezin hobea!

Eskerrik asko familia!


1 iruzkin:

  1. MILA ESKER FAMILIA!
    HEMENTXE GABILTZA, MEMORIAN JOLASTEN GELDITU GABE...

    ErantzunEzabatu