2019(e)ko urriaren 11(a), ostirala

BARRASKILOA

Baratzean aurkitutako barraskiloak gelara ekarri eta zientifikoak bezala ukitzen eta behatzen aritu gara. 
Hau ikusi dugu:

-Gaileta, udarea eta
letxuga eman dizkiegu 
jateko baina bakarrik
letxuga jan dute.

-Barraskilo handiaren maskorra gogorra da baina barraskilo txikiarena biguna.



-Gorputza biguna da eta mukia botatzen du arrastaka hobeto ibiltzeko.

-Goraka eta beheraka arrastaka ibiltzen da eta marra bustiaren aztarna uzten du lurrean. 
                                                    


-Kaka egiten du.




Bideoak ikusi ditugu barraskiloa nola ugaltzen den jakiteko.


Barraskiloren bat hil zaigu eta interneteko bideo bat ikusi dugu jakiteko nola zaindu behar ditugun. Azkenean jakin izan dugu bizitzeko eta ez lehortzeko hezetasuna behar dutela, horregatik baratzetik lurra hartuz terrariuma egin diegu gustura egoteko.                

                                                               












Jateko ahia prestatu diegu, hau da, barraskiloek jaten duten pentsu moduko jana. Bideoak dionez oso ona omen da bere maskorra indartzeko.
Horrela egiten da:
   


Hasteko irina eta ogi birrindua ontzi batera bota.

                                  

                   



                                  Gero arraultzen azalak puskatu.


                                                     Urarekin ongi nahastu.

           
Resultado de imagen de on egin


1 iruzkin:

  1. BIKAINA EGINDAKO LANA! ZENBAT IKASI DUGUN GUZTIOK BARRASKILOEN INGURUAN! EUKENEK DIO NIRE KOPETAKO MARRAK KENTZEKO ERE OSO ONA OMEN DELA HAIEN MUKIA! Ja, ja...

    ErantzunEzabatu