2019(e)ko maiatzaren 31(a), ostirala

FIRDAOUS ASTEKO PROTAGONISTA

Firdaous gure azkeneko protagonista izan da eta ardura guztiak ederki bete ditu: arranei egunero janaria eman die,  ikaskideei materiala banatu die , psiko gelako pareta lagunek noiz bota behar zuten berak erabaki izan du, kontatu behar genituen ipuinak aukeratu ditu...

                                                          

Firdaous ha sido nuestra última protagonista y ha  realizado muy contenta todo lo que se le iba  proponiendo: dar de comer a los peces, repartir el material, decidir cuando tiraban la pared en la sesión de psicomotricidad los compañeros, elegir los cuentos que íbamos a contar, etc. 

Berak aukeratu ditu egin behar genituen jolasasak eta musika asko gustatzen zaionez hurrengo kanta antzeztuak aukeratu ditu.
                                                       
Amaren bisita, Fatima,  izan genuen eta Ilhamek lagundurik gaileta gozoak egin eta jan genituen. 
Nos visitron su madre Fátima e Ilham e hicimos galletas que luego comimos para almorzar. 
                                                           



 


                        
                    


Koloretako abalarioak erabiliz pultsera politak egin genituen. 
Además, con los abalorios que trajeron hicimos pulseras y collares muy bonitos.
                                                                 



 

Shukraan!


2019(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

JULEN ASTEKO PROTAGONISTA

Julen asteko protagonista izan da eta astean zehar bere etxekoen bisita izan dugu. Bere txikitako argazkiak ikusi ditugu eta ekarritako Biltokirekin patioan asko jolastu dute.
                                                       



Bere amarekin, Naroa, memori jokoa egin zuten eta gordetzeko ekarritako kaxak pintzelez margotu eta apaindu zituzten. 

                                                    










Unaik eta Naroak perikitoak ekarri zituzten eta arreta handiz zer egiten zuten begira egon ziren. Geroago puxikak eta kartulinak erabiliz dinosauro ezberdinak egin zituzten Julenen gurasoak eta Iraideren laguntzaz. 

  





Unai ipuin kontalari aritu zen eta haurrek adi adi entzun zuten otsoaren ipuina.  



Globoflexian oso trebea dela erakutsi zigun eta txakur politak egin zituen. 



Julen eta Iraidek pianoa ongi jotzen dakitela erakutsi ziguten eta kanta politak eskaini zizkiguten.



Goiza bukaeran erlajazio saio txiki bat egin zuten. Naroak erakutsitako moduan eta pilotak erabiliz.Haurrak bikana jarri ziren eta iluntasunean musika lasaia lagundurik elkarri masajeak ematen ibili ziren.









Astea bukatzeko modu ezin hobea!

Eskerrik asko familia!


2019(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

AITOR ASTEKO PROTAGONISTA

Ederki ibili da Aitor bere astean. Bere argazki albunak ikusi ditugu eta ekarritako jostailuekin jolastu gara.
Ama eta Alain bisitan etorri ziren eta banderinak egin zituzten etxean apaingarri moduan jartzeko.
                                                       



         
                                                                             


Astero bezala, Aitorrek aukera izan du zein jolasetan arituko ziren esateko. Hautatu dituenak hurrengo bideoan ikus ditzakezue.


Jokin bere ikasgelara joateko gonbitea egin zigun eta iristerakoan sorpresa bat aurkitu genuen. Alainek sekulako trebetasuna erakutsi zuen Tartalo dantzatzerakoan.

                                                       
Ondoren, Jokinek San Donato margotzeko proposamena egin zigun eta lanean hasi ginen. Hauxe izan da prozesua.




2019(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

PELLO ASTEKO PROTAGONISTA

Aurreko asteko protagonista Pello izan da. Bere txikitako argazkiak ikusi eta familia ezagutzeko aukera izan genuen. Astean zehar bere zaletasunaz hitz egin digu eta ekarritako jostailuak eta mozorroak asko gustatu zaizkigu. 




Gurasoak eta anaiak, Antton eta Mikel, etorri ziren eta beraiekin batera buruhandi politak egin zituzten. Begiak eta sudurra itsasi, gometsak eta artilez apaindu eta lana bukatutakoan poz-pozik etxera eraman zituzten.







Txontxongilo antzezlana eskainitakoan familiakoak antzezle bikainak direla  erakutsi ziguten.          



Pello jolastia denez, zaila egiten zaio gustuko duen jolasen bat aukeratzea bere zerrenda luzea baita.
Ondorengo bideoan horietariko batzuk ikus ditzakezue.
                                                            

2019(e)ko apirilaren 15(a), astelehena

YASSINE ASTEKO PROTAGONISTA

Gure azkeneko protagonista Yassine izan da, Asko gozatu du bere astean eta bere familia ezagutzeko aukera izan dugu. Eskerrik asko Fatima eta Tayeb.

El último protagonista ha sido Yassine. Se lo ha pasado muy bien y hemos podido conocer y compartir actividades con su familia. Gracias Fátima y Tayeb.





Yassineri gehien gustatzen zaion jolas horietariko bat aulkien jolasa da.
Ikusi nola gozatzen duten!

Sabéis cual es uno de sus juegos preferidos; el juego de las sillas.
¡Mirad que bien se lo pasan!



ç

E

2019(e)ko apirilaren 9(a), asteartea

MALEN ASTEKO PROTAGONISTA

Malen asteko protagonista izan da eta gauza asko kontatu digu.Txikitako gustuak jakin izan ditugu eta txikitako panpinak eta jostailuak ekarri ditu. Bere etxera joan ginen eta Mikelek eta Laurak  prestatutako piñatekin oso ongi pasa zuten. 
Hurrengo egunean Malenen etxera berriro joan nahi zuten,nola ez! Horrelako anfitrioi onak izanik!








Gelakideek Maleni buruz hau esan dute:

ONGI MARRAZTEN DU 
KORRIKA ASKO EGITEN DU
SUPER POLITA DA 
EKARTZEN DITUEN SOINEKOAK POLITAK DITU
IDEIA ONAK DITU 
ONGI IDAZTEN DU
ONGI JATEN DU LARANJA 
MAIALENEKIN JOLASTEA ASKO GUSTATZEN ZAIT
EUKEN: BERE JOSTAILUAK LAGUNEI UZTEN DIZKIE.
URTZI: -BERE AMARI LAGUNTZEN DIO AFARIA EGITEN
MALEN: EZ, BETI SOFAN NAGO.
RIM: ETXEAN MOZORRO POLITAK DITU. GONA TXURIA GUSTATU ZITZAIDAN.

Aste honetan berak aukeratutako jolasetan aritu gara. Ping pong pilota horietariko bat izan da.
     



2019(e)ko apirilaren 6(a), larunbata

ESKOLAKO KORRIKA

  Lekukoa hartzeko prest gaude. KLIKA KORRIKA!
                                                           





                                                     

2019(e)ko apirilaren 1(a), astelehena

EUKEN ASTEKO PROTAGONISTA

Euken asteko protagonista izan da eta ekarritako argazki bildumari buruzko azalpen asko eman dizkigu. Bere senideak, zaletasunak, oporraldiaz... hitz egin digu.                                                             
                                                     
                                                                             
Bere gustuko ipuinak kontatu ditugu eta etxetik ekarritako jostailuekin denak aritu dira jolasean. Musika tresna ugari ekarri ditu musika asko gustatzen zaiolako.
                                                            


Berak aukeratuko jolasean aritu gara. Hauek dira gogokoenetarikoak.                                           
                              


Itziar, Euge, Adur eta Laida gelara etorri direnean Eukenek asko disfrutatu du eta dantza eder bat eskaini digute. Dantzari bikainak direla argi geratu da!   
Ondoren, estapazioaren bidez kamiseta batzuk apaindu dituzte.
Begira zein politak geratu diren!    





Hurrengo bideoan ikus dezakezue familiarekin egindako jarduerak.