2018(e)ko urriaren 26(a), ostirala

ARRAINAK AZTERTZEN

Arrainei buruz ari garela eta, etxetik ekarritako jostailu eta ipuinekin gozatzen ari gara. Tarteka "nerea da" eta horrelakorik entzuten badira ere, etxetik ekarritakoa lagunekin partekatzen ikasten ari gara.
Aitorrek eta Pellok ekarritakoarekin itsasoko animaliak arrantzatzen eta sailkatzen aritzen gara.
Pellok ekarritako "Txokolatezko arraina" izeneko ipuin polit horretatik arrain handiek txikiak jaten dituztela ikusi dugu. Gauza batetaz ohartu gara, gure maskotak salbu daudela arrain handirik gertu ez dutelako.



                                                                 


Sardina batzuk gelara ekarri ditugu ezkatak zer diren ikusteko eta bide batez, gauza gehiago aztertu eta behatu ditugu.
Hau sorpresa! Ez dute hortzik! Baina mingaina bai!
Ausarten batek ukitu ditu baina  gainerakook behatu besterik ez dugu egin.
Ortzadar arrainen marrazkitxoak egin ditugu. Politak ezta?


ARROXALI

Arroxaliren ipuina asko gustatu zaigu eta hona hemen ipuinaren protagonistaren marrazkiak. 
                                              
                                           ARROXALI





2018(e)ko urriaren 18(a), osteguna

ESKOLARA EGOKITZEN

Eskolara lehengo aldiz etorri gara eta  lau aste horietan zertan aritu garen ikus dezakezue.
Orain eskolara etortzeko irrikitan egoten gara.

2018(e)ko urriaren 2(a), asteartea

ARRAINAK

Gure maskotak arrainak dira. Ikasturte hasieran arrainontzian bi besterik ez zeuden baina egun batean gelara sartzerakoan beste bat agertu zen. Eskutitz batekin etorri zen eta irakurri genuenean  jakin izan genuen bere izena, Legatxo. Ipuin polit bat ekarri zigun "Ortzadar arraina" eta bertako pertsonaia zela ikusi genuen. Arrain galdu bat zen eta lagunak bilatzen ari zen. Gure arrainontzira bota genuen eta inguruan jarri ginen ikusteko zer gertazten zen. Hasieran txoko batean  lotsasi eta belduturik agertu izan arren, beste bi arrainak poliki poliki hurbiltzen hasi ziren eta azkenean elkarrekin igerian bukatu zuten.







Goiz erdian Eukeneren amak beste bi arrain ekarri zituen eta horiek ere Euken berak  arrainontzira bota zituen. Dagoeneko bost ditugu eta ederki ibiltzen dira elkarrekin. Eguneko  arduradunak jaten ematen dio eta gustura egoten gara beraiei begira.



 

ORTZADAR ARRAINA

2018(e)ko urriaren 1(a), astelehena

2018(e)ko irailaren 21(a), ostirala

IPUIN KONTALARI

Goizero gelara sartu eta haurren aurpegiek mota guztietako emozioak adierazten dugu eta zaila izan arren, bukaeran bere irria ikustea lortu genuen. Nola lortu genuen jakin nahi baduzue ipuina ikusi.

Non galdu ote zuen irria Ilargik? from pkeizagirre on Vimeo.

2018(e)ko irailaren 18(a), asteartea

ZORIONAK LUR!

Dagoeneko ikasturteko lehenengo urtebetetzea ospatu dugu. Lurrek 3 urte bete ditu eta poz pozik etorri da eskolara. Lagunen artean koroa egin diote eta oso gustura jan dugu ekarritako bizkotxo gozoa. Bai neska bizkorra kandelak itzaltzen!















2018(e)ko irailaren 17(a), astelehena

HEMENTXE GAITUZUE!


Kaixo  lagunak:
Hementxe gaituzue. Blog berria daukagu eta honen bidez egiten ditugun zenbait jardueren berri izanen duzue. Jakina, zeuen parte hartzea ezinbestekoa da. Animatu eta tarteka zeuen iruzkinak idatzi! Irakurtzeko irrikitan egonen gara.


Nortzuk garen jakin nahi duzue?     

                     
                                                         MALEN


      RIM

                                                                        LUR

                                                                             PELLO

 YASSINE

EUKEN

AITOR

FIRDAOUS

URTZI

JULEN

2018(e)ko irailaren 7(a), ostirala

BIDAIA HASTERA GOAZ

Hona hemen 3 urtekoen blog berria.
Honen bidez gelako atea zabaldu nahi dizuegu egiten ditugun jarduerak ikusi ahal izateko. Ez ahaztu zeuen parte hartzea ezinbestekoa dela.

BIDAIA HASTERA GOAZ...