2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

BIZARBELTZ PIRATA GURERA

Gaur Bizarbeltz pirataren bisita izan dugu. Mapa batekin agertu da eta altxorra aurkitzeko froga batzuk egin behar genituela esan digu.
Pirataz jantzi gara eta berak ekarritako mapa ongi aztertu ondoren lanean jarri gara.
                                                           

Lehenengo froga laugarren zuhaitzean zegoen eta bertan aurkitutako jostailu baten tapa esker, horren pieza guztiak bere tokira sartu behar izan ditugu formari erreparatuz.                                   
                                                             



Mapa berriro aztertu dugu eta parkean beste froga bat gainditu behar izan dugu: txirrista txikia eskalatuz igo eta handitik jeitsi.





Bizkor ibili gara eta berriro mapari esker hurrengo froga non zegoen jakin izan dugu.


Enborretan zegoela konturatu gara eta bertan osatu behar genituen puzzleak zeuden.





Azkeneko pistara hurbiltzen ari ginela ohartu gara. Baina norantz jo behar genuen?




Baratzara! Hamar pausu aurrera eta beste hamar eskuinera!                                                                                                                           




Belar azpian izkutaturik zegoen!
Altxorra aurkitu duguuuu!



Hau poza!


Bukaeran Bizarbeltzi bere kanta abestu diogu. Entzun nahi duzue?

2 iruzkin:

  1. Ze sorpresa!!! Bizarbeltz pirata oso gustora ibili da holako pirata trebeekin... aupa potxolos!!!

    ErantzunEzabatu
  2. AUPA BIZARBELTZ PIRATA! ESKERRIK ASKOOOO

    ErantzunEzabatu