2019(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

AITOR ASTEKO PROTAGONISTA

Ederki ibili da Aitor bere astean. Bere argazki albunak ikusi ditugu eta ekarritako jostailuekin jolastu gara.
Ama eta Alain bisitan etorri ziren eta banderinak egin zituzten etxean apaingarri moduan jartzeko.
                                                       



         
                                                                             


Astero bezala, Aitorrek aukera izan du zein jolasetan arituko ziren esateko. Hautatu dituenak hurrengo bideoan ikus ditzakezue.


Jokin bere ikasgelara joateko gonbitea egin zigun eta iristerakoan sorpresa bat aurkitu genuen. Alainek sekulako trebetasuna erakutsi zuen Tartalo dantzatzerakoan.

                                                       
Ondoren, Jokinek San Donato margotzeko proposamena egin zigun eta lanean hasi ginen. Hauxe izan da prozesua.




2 iruzkin: